Myriam Amunarriz Fisioterapia Zentroa

MYRIAM AMUNARRIZ

FISIOTERAPIA TRATAMENDUAK

Atal honetan, nire zentroan egiten ditudan fisioterapiako teknika eta tratamenduak ikus ditzakezu. Kasu bakoitza aztertu ostean, pertsona bakoitzari dagokion tratamendua egokitzen diot bere osasuna arreta handiz zaintzeko xedez.

Kinesiotaping edo bendaje neuromuskularra

Bendaje neuromuskularrak, fisioterapiako tratamendu ezberdinetan laguntzen dit arazo muskulueskeletikoak eta minak konpontzeko teknika gisa, bezeroen mugikortasuna ahalik eta gutxien murriztuz. Kirol lesioetatik indarberritzeko denbora murrizteaz gain, kinesiotaping-ak edozein adin eta baldintzako bezeroak tratatzen laguntzen dit.

Benda mota honi esker, muskuluaren babesa eskuratzea, jarrerak egokitzea, mina arintzea, hantura murriztea eta odol zirkulazioa hobetzea lortzen dut.

  • Tendinitis
  • Esguinces
  • Inflamaciones traumáticas

  • Hematomas

  • Contracturas

Azaleko eta sakoneko puntzioa / ziztada

Azaleko eta sakoneko puntzio tratamenduak burutzen ditut, tentsio puntuak kentzeko. Honen helburua muskulua erlaxatzea da, muskulu puntua edo nodulua askatuz, muskuluen gainkarga, traumatismo edo kontrakturetan.

Mina arintzeko modu nabarmena izateaz gain, ziztada hauei esker, minduta ditugun muskulu zuntzen berreskuratze prozesuak azkartzen dira, giharra erlaxatu eta desblokeatuz.

  • Cefaleas tensionales
  • Contracturas
  • Síndrome del dolor miofascial
Eskuzko drainatze linfatikoa

Drainatze linfatikoari esker, linfaren zirkulazioa hobetzen dut, hanturak, edemak eta likido organikoen erretentzioak ezabatzen lagunduz.

Arazo ezberdinak tratatzeaz gain, drainatze linfatikoaren eskuzko teknikaren bitartez, nerbio eta immunitate sistemen egoera hobetzea lortzen da.

  • Edemas (traumatismos)
  • Trastornos circulatorios
  • Masectomías
  • Liposucciones
  • Fibromialgia
Fibrolisi instrumental miofasziala

Teknika honekin giharren, lotailuen, tendoien eta hauen estalduren arteko atxikimendu eta fibrosiak ezabatzen saiatzen gara.

Honetarako erabiltzen ditudan instrumentuek tratatutako muskuluen mugimendua hobetzen eta normalizatzen laguntzen dit.

  • Adherencias
  • Tendinosis
  • Fascitis plantar
  • Neuralgia de Arnold
  • Síndrome compartimental

Teknika neuralak

Teknika neuralei esker, nerbio sistema periferikoaren egituren mugimendua bultzatzen dugu, giharren lesio eta minen aurrean.

Erabiltzen ditudan neurodinamikako teknikak, zerbikalen arazo ugariri aurre egiteko oso baliagarriak dira, eta baita tunel karpianoko eta ziatikako arazoak tratatzeko.

  • Ciática
  • Migrañas
  • Síndrome del tunel carpiano
  • Síndrome del desfiladero torácico
  • Fibromialgia

Bendaje funtzionalak

Bendaje hauen erabilerak giltzadurak egonkortzen edo posizio konkretu batean mantentzen laguntzen dit, mina saihestu eta bere atsedena bultzatuz.

Prebentziorako helburuaz gain, teknika honek ehun muskularren eta tendoien tentsioak murrizten ditu, bezeroaren indarberritze epea laburtuz.

  • Esguinces
  • Prevención de lesiones

Cyrax

Cyriax teknika
, eskuzko teknika sakon bat da, masaje espezifiko baten bitartez tendoien eta lotailuen arazoak tratatzeko erabiltzen dena.

Bere aplikazio nagusien artean, Cyriax masajea bihurduren, tendoi arazoen eta orbainen aurrean erabiltzen dut.

  • Tendinitis
  • Adherencias
  • Cicatrices
  • Inestabilidad crónica

Luzaketak (Stretching)

Lanean erabiltzen ditudan zinesiterapia tekniken multzoak, egiturak luzatzen laguntzen dit, gihar ehunen elastizitatea eta luzapena hobetuz.

  • Dolores y acortamientos musculares
  • Lumbalgias
Fisioterapia neurologikoa (Bobath)

Burutzen ditudan tratamendu neurologikoak Bobath kontzeptuan oinarritzen dira eta burmuineko kalteak dituzten pertsonen errehabilitaziorako erabiltzen ditut. Kontzeptu honen bitartez, lesio neurologikoek sortutako mugimenduen alterazioa aztertzen dugu, indarberritze motorra eta zentzumenen hobekuntza bultzatzeko.

Tratamendu oro aplikatzerako orduan, aldez aurretik pertsona bakoitzaren egoera arreta handiz aztertzen dut, bezero bakoitzari behar duen tratamendua pertsonalizatuz.

  • Hemiparesias
  • Lesiones medulares
  • Esclerosis múltiple
  • Esclerosis Lateral Amiotrófica (ELA)